Kaia, 21 - 20808 GETARIA (Gipuzkoa) - Tfno: 943 140703 - Fax: 943 140848 Harremanetarako Facebook Viveros San Anton

Online Denda Dendaren ordutegiak

Español English Français

ENPRESA

Pedro Mendia jaunak utzitako familiako usadioari eutsiz sortu zuten Jose Luis eta Javier Mendia Ariznabarreta anaiek VIVEROS SAN ANTON, S.A., 1971 urteaz geroztik, bere esperientzia eta jakintza guztiaz, molusku eta krustazeo hazten eta saltzen ari izan den enpresa.


INSTALAZIOAK

Gaur egun gure enpresak bi pabilioi ezberdinetan aritzen da; 4.500 metro karratuko azalera osatzen dutenak. Bertan 50.000 kilo molusku eta 20.000 kilo krustazeo biltzeko ahalmena dugu, geure bezeroen eguneroko beharrei egokitutako zerbitzua eskaintzea ahalbidetzen diguna.

Amaierako produktu ezin hobea eta berme zorrotzenak betetzen dituena eskaintzeko asmo horretan, ahalegin garrantzitsuak eta etengabeak burutzen ditugu itsaskia biltegiratzeko, garbitzeko eta egosteko makineriarik onena eta aurreratuena eskuratzearren.

LABORATEGIA

AAKPLetan oinarritutako Autokontrol Sistema Higieniko Sanitarioa ezarria du Enpresak, indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.

Laborategi propioa du, eta bertan, ekoizpen-parametroak kontrolatzeko eta produktu guztien osasun-arauak betetzen direla egiaztatzeko analisiak egiten dira.

Laboratorio

Lortutako emaitza horiek kanpoko laborategi ospetsuetan egindako analisiekin ere erkatzen dira, bai segurtasuna eta bai egiazkotasuna bermatzeko.

Viveros de Marisco San Anton